XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Taldeka edo indibidualki zenbait edifizioren ormak, leihoak, ateak, teilategalak, dekoratuak, e.a. behatu, komentatu eta aztertu, eta estetika konparatuzko azterketa bat egin.

- Horretarako marrazkiak, argazkiak, histori lanak, e.a. erabili.

- Historian zehar gure egunotarte egon diren arkitektur estilo ezberdinak birpasatu, lamina, argazki eta diapositibez baliatuz.

- Gai nagusitzat baserria hartu eta euskal edifizioaren azterketa bat egin.

- Inguruko baserriak bisitatu eta gai honi buruzko mota guzietako irudiak erabili.

1.3. Plastika beste zenbait expresakerekin erlazionatu.
1.3.1. Plastika eta musika erlazionatu.

- Gai eta estilo musikal ezberdinen entzunaldiak egin gai plastikoetarantz motibatzeko, hitzegite bidezko deskribapenak aberasteko, e.a.

- Burutzapen plastiko konkretu batek eskatzen dituen soinu eta zarata ezberdinak deskribatu, sortu eta aurkitu.

- Gai eta estilo musikal ezberdinen entzunaldiak egin, marrazkien, pinturen, irudien, diapositiben, ... bisualizazioa osatzeko, aberasteko eta laguntzeko.

- Gai musikal baten erritmoa edo melodia lerroaren bidez interpretatu, herretarako paperezko edo ormirudizko tira luzeak erabiliz.

- Zenbait perkusiozko instrumentuk sortutako soinua puntuarekin erlazionatu.

- Konposizio musikal konkretu baten erritmoa puntuaren bidez interpretatu.

- Zeinu edo nota musikalez baliatu zenbait konposizio plastiko egiteko.

- Irudi-bisualizazioak eragindako musika-entzunaldiak egin.

Aipatutako burutzapenei musika jarri.

- Telebistako musika-saioak komentatu eta konparatu, gaurregun imajinak eta musikak daukaten erlazioa aztertuz.

- Musikako klasean egindako entzunaldiei irudiak egokitzeko moduei buruzko projektuak eztabaidatu.

Irudimotak, erabili beharko liratekeen teknikak, (diapositibak, argi-jokoak, dekoratuak, giropenak...) e.a. aztertu.